Naroa Otxoak eta Naroa Iturbek aipamen berezia Bertsopaper lehiaketan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko eka. 3a, 12:18

Gipuzkoako Eskolarteko 32. Bertsolari Txapelketa jokatu zen atzo, zapatua, Andoainen, Bastero Kulturguneko auditorioan. Bertsopaperetakoa zein bat-batekoa. Azken honetan, Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako bi kidek jaso zituzten aipamen berezi bana: 2. zikloko Naroa Otxoa eta Naroa Iturbek.

Aita Larramendi Ikastolak antolatu zuen Gipuzkoako Eskolarteko 32. bertsolari txapelketaren finala.

Txapelketan bi arlotan jokatu da: bat-batean (gaztetxoak eta helduak) eta bertsopaperetan. Bat-batean, gaztetxoetan, Ordizia, Lazkao, Zarautz eta Hernaniko taldeak izan ziren lehian.

Helduetan (15 urtetik 18ra bitartekoak), berriz, zazpi bertsolarik hartu zuten parte; horien artean, Ane Zuazubiskar arrasatearrak.

Eta, esan bezala, bertsopaperetan, bi debagoiendarrek jaso zuten aipamen berezia: Naroa Otxoak eta Naroa Iturbek, biak ere Kurtzebarri eskolakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak