Udaberriko Jaian jolasean eta dantzan ibili ziren Basabeazpiko ikasleak

Peio Madrid 2012ko mai. 14a, 17:50

Basabeazpi Ikastolako Ikasleak dantzan eta jolasean ibili ziren Udaberriko Jaian. Jaia Aretxabaletan ospatu zen pasadan zapatuan, eta irakasle, guraso eta ikasleek parte hartu zuten.

Arizmendi talde kooperatibistak goiz eta arratsalderako antolatu zituen ekintza ezberdinak, adinen arabera banatuak. Goizez dantzan ibili ziren ikasle txikienak, beste batzuk El Conquistador saioaren zenbait proba imitatzen zituzten bitartean.

Gero, batukada zaratatsu eta hankapaloez lagunduta, herriko plazan batu ziren talde guztiak. Ikasle txikiek taloak prestatu zituzten herritarrentzat. Ondoren, plazan bertan euskal dantzan aritu ziren.

Eguerdiko 14:00etan paella erraldoia prestatu zuten antolatzaileek, eta honetaz gozatzeko 250 lagun inguru batu ziren.

Arratsaldea tailerrentzako denbora izan zen: aurpegiak margotu, marrazkiak egin, argazkiak koloreztatu eta beste batzuk egiten ibili ziren gazteak. Udaberriko Jaiari amaiera emateko, txokolate beroa banatu zuten Argilotxek eta Kukuak. Egun osoan zehar festa giroa herrira zabaltzea lortu zuten Basabeazpikoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak