Euskal jokoak ezagutzen dabiltza 150 bat neska-mutiko Herriko Plazan

Mirari Altube Arrese 2012ko mar. 23a, 12:25

Eskoriatza, Arrasate eta Aretxabaletako 12 eta 13 urte arteko neska-mutikoz bete da Herriko Plaza eta Xiba proiektuari esker euskal jokoak ezagutzen dabiltza. Zaku saltoka, sokatiran eta lokotxak batzen dabiltza lagun giroan.

ARGAZKI GALERIA

Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako Almen eta Gaztelupe guneetako DBHko lehenengo mailako ikasleak elkartu dira plazan, 150 bat guztira. Xiba proiektuaren helburua da euskal kultura eta euskara indartzea eta jokoekin batera bertsotan eta dantzan ere jardungo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak