Bigarrena Beñat Arnaizendako

Xabier Urtzelai 2011ko mar. 7a, 10:30

Asteburuan Zaragoza aldean izan da Beñat Arnaiz (Lagunak-Saltoki), taldeka Leciñenako duatloian parte hartzen. Lasterketa erlojupeko modalitatean korritu zuten, eta Lagunak-Saltoki taldeko ordezkariak izan ziren azkarrenak, Aragoiko Foncasa Calatayud (bigarren), etal Stadium Casablanca (hirugarren) taldeen aurretik.

Lasterketan 37 talde izan ziren, eta hainbat kategoriatako 200 atletak hartu zuten esku. Elite, emakumezko, herri mailako eta Openeko kategoriatan. Egin beharreko lana, berriz, 5 kilometro korrika,  20 kilometro bizikletan eta beste 2,5 kilometro korrika. Hala, taldeak minutu eta erdiko aldeaz irteten joan ziren, eta egin zuen eguraldi onak puntako proba ikusteko aukera eman zuen.

Talde euskaldunak Madrilgo, Errioxako eta Aragoiko atletak izan zituen kontrario, baina Aretxabaletakoaren taldeak ez zuen kontrariorik izan. Joan den asteko Barakaldoko garaipenaren ostean, Beñat Arnaizek denboraldiko bigarrena lortu du. Eta hau hasi baino ez da egin.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak