Jon Areitio onena Aretxabaletako trialsinean

Xabier-Urzelai 2011ko ots. 21a, 10:52

Jon Areitiok irabazi zuen Aretxabaetako trialsina, Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria. Lokatzak zaildu egin zuen txapelketa eta ikusgarria gertatu zen.

Antolatzaileek eurek adierazitakoaren arabera, Aretxabaletako trialsin zirkuitoa –Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria–, berez, erraza da, beheko zatia teknikoa den arren. Baina, urtero euriak zaildu egiten du proba "Lokatza dagoeneko gure probaren bereizgarri bilakatu da", adierazi du umorez Javier Zunzunegik. Izan ere, zapatuan botatako euriak lokaztu egin zuen zirkuituko goiko aldea, gehienen gozamenerako.
Elitean Hondarribiako Jon Areitio izan zen onena, zazpi aldiz munduko txapeldun izan den Benito Rosek ez zuelako zirkuitua garaiz egin. Gazte mailan, berriz, Logroñoko Andoni Asenjo gailendu zen, infantiletan Sergio Fernandez eta emakumezkotan Itziar Murua aretxabaletarra.

Ikusle asko

Domekako giro onari esker asko izan ziren proba ikustera gerturatu zirenak. Horrekin batera, herriko gaztetxo askok probatu zuten trialsina, antolatzaileek jarritako bizikletei esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak