Hamarren kontra eta 3-0 joan arren ordua eskatzen amaitu du UDAk (3-2)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ots. 14a, 10:00

Gozatzekoa eta lasaia izan behar zen partiduan ordua eskatzen amaitu zuen UDAk. Gaizka Heriz Kika-k penalti bat gelditu zuen partiduaren hasieran. Handik gutxira, Aritz Igartuak baloia lapurtu eta azken defentsak falta egin zion; beraz, hamar jokalarirekin geratu ziren tolosarrak. Gainera, falta horretan 1-0koa sartu zuen Andoni Pastrainek eta berak egin zuen ere 2-0koa, beste falta jaurtiketa batean. Baloi geldiko jokaldietan maisua dela erakutsi zuen.

Bigarren zatiaren hasieran Julen Erañak gol ederra sartu zuen atezainaren aurrean baloia loratuz. Baina hortik aurrera okertzen hasi ziren gauzak: UDA erlaxatu egin zen eta Tolosak bi gol sartzea lortu zuen etxeko taldearen akats baten erruz eta estrategia jokaldi batean, hurrenez hurren. Oro har, baina, Juanan Cruz entrenatzailea pozik amaitu zuen taldeak egindako lanarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak