Kafe tertulia literarioak egingo ditu Loramendik eguenetan, gaur hasita

Mirari Altube Arrese 2011ko ots. 3a, 14:17

Loramendi Elkarteak antolatuta kafe tertulia literarioak izango dira eguenetan (18:00) hamabostean behin. Gaur, otsailak 3, hasiko dute ekimena, eta Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuaren gainean jardungo dute udaletxe zaharrean.

Kirmen Uribek idatzitako liburuaren gaineko sarrera eta aurkezpena egin ostean Loramendiko kide batek, nobelak sortutako sentipenak eta iritziak izango dituzte abiapuntu elkartutakoek. Liburua, hainbat pasarte, idazlea… eta beste hainbat konturen gainean jardungo dute gero kafea hartu bitartean.

Ez dago izenik eman beharrik parte hartzeko, hortaz, nondik nora joango den tertulia hori jakin gura duenak ager dadila udaletxe zaharrean.

Hurrengo kafe tertulia literarioa otsailaren 17an izango da eta oraingoan elkartutakoek erabakiko dute zein lanen gainean jardun. Proposamenen bat egin gura duenak edo argibideak eskatu jo dezala Loramendi Elkartera –loramendielkartea@gmail.com eta 943 77 09 77-685 75 67 29–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak