Aretxabaleta inguruko bigarren ibilbidea gertatu du Loramendik

Mirari Altube Arrese 2011ko ots. 3a, 10:55

Loramendi Elkarteak gertu dauka Aretxabaleta inguruko bigarren ibilbide historikoa: Aretxabaleta-Izurieta-Galartza-Apotzagaetxebarri-Aretxabaleta. Ibilbide horren nondik norakoak jasotzen dituen liburuxka dagoeneko jaso dute bazkideek etxean, eta orain irteera egingo dute ibilbide hori aurkezteko: otsailaren 12an, zapatua, Herriko Plazatik irtenda (09:00).

Loramendi Elkarteko Toponimia taldea dabil ibilbide historiko horiek egiten; lehenengoa, Aretxabaletan bertan kokatu zuten eta maiatzean aurkeztu, eta bigarrenarekin auzo inguruetako bideak jasotzen hasi dira. Hainbat erretiratu eta herriko kontuetan aditu daude Toponimia taldean, eta bideak berreskuratu ez ezik, historia kontuak ezagutarazi, galtzear dauden herriko berbak jaso eta beste hainbat konturen berri eman gura dute.

Toponimia taldeko kide horiek animatuta hainbat lagunek jardun dute lanean azken asteotan bigarren ibilbidea txukuntzen. Hala, Ametza auzoko karobi bat berreskuratzen ibili dira eta uretz iturriak konpondu dituzte. Lan horiek guztiak bukatutakoan, Izurieta, Ametza eta Galartza lotzen dituen bidean seinaleztapenak jarriko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak