Sahara eta herriko zinemagileak protagonista Arkupen, otsailean

Mirari Altube Arrese 2011ko urt. 31a, 12:06

Sahara eta sahararrak gertutik ezagutzeko aukera izango dute aretxabaletarrek otsailean. Izan ere, bihar, martitzena, hasi eta hilabete guztian egongo da Hodeien seme-alabak izeneko erakusketa Arkupeko aretoan. Hilaren 22an, ostera, El problema filma emango dute.

Mendebaldeko Saharan bizi direnen berri ematen duen argazkiak izango dituzte ikusgai herritarrek Arkupen, eta otsailaren 22an, martitzena, El problema filma emango dute Zaraia aretoan. Aretxabaletako Iesbaa elkarteko kideak izango dira bertan, filmaren gainean hausnartzeko. Gainera, sahararrei laguntzeko kamisetak jarri dituzte salgai Durana kalean dagoen Belar Meta jantzi-dendan: umeenek –berdeak eta urdinak–, 10 euro balio dute eta helduenek –grisak–, 12 euro.


Film laburrak eta komertzialak

Herritarrek egindako film laburrek ere izango dute tokia Arkupen, otsailaren 8an, martitzena. Kepa Errasti aktoreak zuzendutako Maritxu filma botako dute lehenengo, eta Huhezi fakultatean irakasle den Yera Sanchezek egindako lau gero: Biontzat; Ermugarra; PD Ondo ibili; eta Itsasora begira. Sarrera debalde da.

Zine klubari dagokionez lau filma emango dituzte (eguenetan, 19:30): Un profeta (otsailak 3); Yo soy el amor (otsailak 10); Soul kitchen (otsailak 17); eta Abel (otsailak 24).

Eta zine komertzialaren tartean azken filmak izango dira: Tres metros sobre el cielo; Los próximos tres días; Ahora los padres son ellos; eta El turista.

Ume eta gaztetxoei eskainitako filmak dira: Los viajes de Gulliver; La leyenda de los guardianes; Midas erregearen altxorra; eta El pequeño rey Macius. Bi saio egingo dituzte film bakoitzeko zapatuetan bat (2 euro) eta domeketan bestea (3 euro).

Umeek, gainera, Zurrumurru taldeak eskainitako Zomorroak ikuskizuna izango dute otsailaren 12an, zapatua (11:30).

Kale animazioa

Bestalde, otsailaren 26an, zapatua, kale animazioa izango da (19:00). Bapatean zirku taldeak Trastu Biziak emanaldia eskainiko du herriko kaleetan aretxabaletarrak animatzeko asmoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak