Eskola Jasangarria agiria eta bandera jaso ditu Kurtzebarri institutuak

Mirari Altube Arrese 2010ko abe. 15a, 14:32

Eskola jasangarriaren agiria jaso zuen Kurtzebarri institutuak astelehenean, hilak 13, Jaurlaritzak Lakuan egindako ekitaldian. Sei ikasle eta hiru irakasle joan ziren, Inaxio Garro alkatea lagun zutela, eta bertan jaso zituzten  jasangarriak direla ziurtatzen duten agiria eta bandera.

Brasilen ekainean ospatu zuten Nazioarteko Konferentzian EAEk egindako ekarpenak aurkeztu zituzten lehenengo –Gasteizko ikasle bi izan ziren Konferentzia hartan–. Gero Eskola Jasangarria ziurtagiria banatu zieten 22 ikastetxetako ordezkariei Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk eta Hezkuntza sailburu Isabel Celaak. Eta bukatzeko Eskola Agenda 21 Programan egindako lanagatik errekonozimendua jaso zuen Jaurlaritzak berak, Unescoren eskutik.

Pozik itzuli ziren Kurtzebarri BHIko ordezkariak azken urteotan egindako lana kontuan hartu dietelako. Orain jasotako bandera handia non jarri pentsatu behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak