Gurasoek umeekin dantza eta jolas egiteko gunea

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 25a, 13:03

Jaiki elkarteko kideek 'Egizu dantza zure haurrarekin' ekimena atera gura dute aurrera. Zapatuan, hilak 27, lehen erakustaldia egingo dute.

"Froga edo erakutsaldia egingo dugu zapatu honetan", adierazi dute Jaiki elkartetik. 11.00etan elkartuko dira Aretxabaletako kuartel zaharreko dantza lokalean eta Magdalena Milano irakaslearen gidaritzapean egingo dute dantza saio irekia doan.

Izenemateak

Lekua mugatua denez aurrez izena emateko eskatu dute antolatzaileek. Horretarako 943 53 43 96 telefono zenbakira deitu behar da edo jaikielkartea@yahoo.es helbide elektronikora deitu behar da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak