Mikel Galdos, Euskadiko txapeldun

Xabier Urtzelai 2010ko aza. 3a, 10:26

Aretxabaletako golf jokalari profesionalak Euskadiko txapelketa irabazi du, atzo amaitu zuten Zuiako txapelketan hirugarren amaitu ostean. Hala, 133 puntu batu ostean jaso du Aretxabaletakoak Euskadiko jokalari onenaren garaikurra, Iñaki Alustiza sailkatu da bigarren, eta Iñigo del Moral hirugarren.

Asteleheneko jardunaldia nahi baino gehiago trabatu zitzaion Aretxabaletakoari: "Hirugarren zuloko bunkerrak kalte handia egin zidan, baina gaur zelaiaren par-etik golpe bat behera amaitu dut, eta zelaiko marka ontzea beti dago ondo", adierazi zuen atzo, txapelketa irabazi berri. Esandako moduan, Galdosek ez zuen Zuiako azken txapelketa puntuagarria ondo hasi. Trabatuta ibili zen lehenengo jardunaldian, baina bigarrenean egindako lanari esker hirugarren sailkatu da, bigarrenarekin puntuka berdinduta. Hala, azken jardunaldian egindako lan onari esker ziurtatu zuen Aretxabaletakoak Euskadiko sailkapen orokorrean lehenengo postua.

Gipuzkoakoa lehenengo, Euskadikoa gero

Gipuzkoako txapelketan lehenengo postua lortuta –ondoan duzue albistea– eman zuen Galdosek mahai gainean lehenengo kolpea, eta Arabako hitzordura lider iritsi ostean Aretxabaletakoak ez du kale egin: "Goiburun irabazi ostean gaur sailkapenean lehenengo postuari eutsi diot, horrek esan nahi du erregularrena izan naizela. Ez dago txarto".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak