Gastronomia eta Folklore jaia urriaren 16an

Mirari Altube Arrese 2005ko urr. 14a, 11:53
Extremadura, Gaztela Leon, Galizia eta Errioxako ordezkariak elkartuko dira Herriko Plazan, domekan, urriak 16. Bederatzigarren aldiz antolatu du Gastronomia eta Folklore jaia Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak.

Donostiatik etorriko diren Galiziako Etxeko kideek olagarroa eta albariño ardoa eskainiko dizkiete aretxabaletarrei. Laudiotik urtero etortzen den San Fernando taldeak Gaztela Leongo jaki goxoenak ekarriko ditu. Logroñoko Arali Elkarteak ere jarriko du postua Herriko Plazan, eta La Rondaya Logroñesa taldearen eskutik Errioxako jotarik dotoreenak entzungo ditugu. Arrasatetik Corazon de Encina elkartea hurreratuko da Extremadurako txitxi-burruntziak, urdaiazpikoa eta erroskillak eskaintzera; eta Euskal Herria Aretxabaletako Aratz atzeratuen elkarteak ordezkatuko du. Jatekoa bakarrik ez dantza erakustaldiak ere egingo dituzte:10:00ak inguruan kalejira eta ondoren plazan.

XI. patxaran Lehiaketa

Patxaran lehiaketa ere egingo dute domekan, XI.a hain zuzen. Egunean bertan, 11:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko dituzte patxaran botilak, eta arratsaldean emango dute irabazleen berri epaimahaiko kideek: garaikurra eta dirua jasoko dute. Irabazleen patxaranak antolatzaileen eskuetan geratuko dira, eta gainerakoak herritarrek probatzeko utziko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak