Onartu dituzte udal-zergen igoerak: ura %7,67 eta zaborra %17,62

Mirari Altube Arrese 2005ko urr. 13a, 11:49
Datorren urteko ordenantza fiskalen edo udal-zergen igoera onartu zuen udalbatzak urriaren 10ean. Udalak eskaintzen dituen zerbitzu gehienek KPIak zehaztutako igoera izango dute. Igoerarik nabarmenenak urarena eta zaborrarena izango dira.

Ondasun higiezinen eta automobilen gaineko zergak, etxeetan egiten diren lantxoen gainekoak, Udaleko zerbitzuak erabiltzearren ordaindu beharrekoak eta beste horrenbeste zergek KPIaren igoera izango dute 2006an. Pausoka Haur Eskola eta Urats-Gain zaharren egoitzaren prezioak ere zehaztu zituen udalbatzak. Udalak ematen dituen zerbitzu bik izango dituzte igoerarik handienak: urak eta zaborrak. Ura %7,67 igoko da gutxieneko kontsumoaren kasuan, eta horri KPI gaineratuko diote kontsumoa handiagoa bada. Zaborra, ostera, %17,62 igoko da. Beasainen dagoen Sasietako zabortegira eramateko kostuak ordaintzeko igoera da, eta hilero 76 zentimo gehiago ordainduko ditu herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak