Gaztelekuaren irekiera festa barikuan

Usoa Agirre 2005ko urr. 5a, 10:30
Datorren barikuan, hilak 7, irekiko dute Aretxabaletako gaztelekua. Besteak beste, arku tiraketa, musika, merienda eta superjumping-a antolatu dituzte festarako. 17:00etan hasiko da.

Aretxabaletako gaztelekua 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Ekintza mordoska egin daiteke bertan:

  • lagun berriak egin,
  • jolastu,
  • irteerak,
  • meriendak,
  • ikastarotxoak,
  • pelikulak ikusi,
  • txapelketak...

Aste bukaeretan egongo da zabalik; bariku, zapatu eta domeka arratsaldetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak