Urriaren 1ean hasiko du denboraldia areto futboleko taldeak. Aurten sortu dute Aretxabaletan UDA-Mercedes Goiko izena duen taldea, eta ilusio handiarekin ekingo dio ligari.
Donostiako Tribuna Norte Kirol Elkartea izango du aurrez aurre Aretxabaletako UDA-Mercedes Goiko taldeak, eta Arrasateko kiroldegian jokatuko dute, bihar, urriak 1, 16:30ean.
Areto futboleko taldea aurten sortu da Aretxabaletan, eta Gipuzkoako ligan jokatuko du, hirugarren B mailan. Taldeko hamaika jokalariek ez daukate entrenatzailerik, ez behintzat egunero entrenatzen dituenik, baina ilusio handiarekin ekingo diote denboraldiari.
Lehenengo partidua etxean tokatu arren Arrasaten jokatu beharko dute, hortaz, UDA-Mercedes Goiko taldeko mutilek eskertuko dute Aretxabaletako jarraitzaileen berotasuna.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak