Lurren desjabetzeak sinatuko dituzte irailaren 26tik 30era bitartean

Mirari Altube Arrese 2005ko ira. 22a, 14:33
Irailaren 26an hasi eta 30era bitartean lurren desjabetzeak egingo dituzte Gasteiz-Eibar autobideko lanekin lehenbailehen hasteko. Lurren jabeak udaletxera joango dira Foru Aldundiko teknikarien aurrean sinatzera.

Eskoriatza iparra eta Arrasate iparra arteko autobide zatiaren proiektua onartuta daukate Foru Aldundian. Horrela bada, lanak egiten hasi gura dute lehenbailehen eta horretarako lehenengo lurren desjabetzea egin beharra daukate. Astelehenean, irailak 26 hasi eta egubakoitza bitartean egingo dituzte desjabetzeak Aretxabaletan. Lurren jabeek dagoeneko hitzordua daukate eta banan-banan hurreratuko dira udaletxera paperak sinatzera. Foru Aldundiko teknikariak eta Arritxu Oliden alkatea –honek ezin badu alkate orderen bat– izango dituzte paperen aurrean. Berrogeita hamar lagunek baino gehiagok daukate hitzordua udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak