Haur dantzariak etxean hartzeko familiak behar dituzte

Mirari Altube Arrese 2005ko ira. 6a, 12:05
Domekan, irailak 11, Haur Dantzarien Eguna ospatuko dute. Egun horretan herrira hurreratuko diren guztiei bazkaltzen emateko familiak behar dituzte Loramendi Dantza Taldeko kideek.

Eskualdeko 200 bat neska-mutiko eta 100en bat laguntzaile hurreratuko dira irailaren 11n herrira. Ikuskizun bikaina eskainiko digute kaleetan zehar 10:30etatik aurrera. Loramendi Dantza Taldeak, baina, Aretxabaletako familien laguntza behar du ume eta laguntzaileei bazkaltzen emateko. Etxean umeren bat hartu gura duenak banatu duten fitxa bete dezala eta Eroski dendetara edo Gurea tabernara eraman irailaren 9a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak