Apurketak eta lapurretak egin dituzte Institutuan

Mirari Altube Arrese 2005ko ira. 1a, 14:51
Hainbat material lapurtu eta apurketak egin dituzte Aretxabaleta Institutuan abuztuan. Azkena abuztuaren 29a eta 31 bitartean izan zen eta hiru ordenagailu eraman zituzten zuzendaritza gelatik.

Alarma martxan aurkitu zuten abuztuaren 29an irakasleek Institutuan. Leiho bateko kristala apurtuta zegoen eta edatekoa eta jatekoa ematen duten makina bi apurtuta. Patio alboan dauden gela berrietan ibilita zeuden eta hainbat material falta zen: lenteak, pantailak...

Hori gutxi ez, eta handik bi egunetara joan zirenean, abuztuaren 31n, berriro sartu zirela konturatu ziren irakasleak. Diru apur bat, telefonoa eta hiru ordenagailu eramangarri falta ziren zuzendaritza gelan. Ertzaintza dabil ikertzen eta euren esanetan lekua ondo ezagutzen duen jendearen lana izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak