Eliza nagusiko organoak 100 urte bete ditu eta zaharberritzeko premia du

Amagoia Lasagabaster 2005ko eka. 17a, 15:17
Azterketak egin eta gero, 13.340 euroko gastua egin beharko dela ondorioztatu dute. Gotzaingoaren, Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntza jasoko dute mende bete egin duen organoa konpontzeko, baina herritarrei ere dei egiten diete ekarpenak egin ditzaten.

Aretxabaletako organoa 1905ean jarri zuten Jasokundeko Amaren eliza nagusian, 15.000 pezeta ordainduta. Kalitate oneko organoa da, Euskal Herrian Prince izena daraman bakarra, gainera. Horrenbeste urte eta gero baina, zaharberritu beharra dago.

Eginbeharrako lanak oso zehatzak dira eta horregatik artisau on batek egin beharko ditu. Gotzaingoaren, Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntza jasoko dute 13.340 euroko gastuari aurre egiteko. Hala ere herritarrei dei egiten diete euren ekarpenak egiteko eta hasi dira etxez-etxe eskaera orriak banatzen.

100 urteko altxorra

Angel Barandiaran herriko abesbatzaren zuzendariak dio ondo zaindu beharreko altxorra dela Aretxabaletako organoa.Eta gure arbasoek utzitako bitxia izanik, gure betebeharra dela zaindu, babestu eta mantentzea ,ondorengoek tresna harrigarri hori goza dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak