Aretxabaleta Abesbatza 25. urteurrena ospatzen hasiko da domekan

Mirari Altube Arrese 2005ko eka. 10a, 13:13
Domekan, ekainaren 12an, 25. urteurrena ospatzen hasiko da Aretxabaleta Abesbatza. Meza nagusia abestuko dute lehenengo eta bazkaria egingo dute gero. Abeslari, bazkide, eta abesbatzako kide izandako asko elkartuko dira Taberna Berri jatetxean.

Ospakizunez betetako urtea du aurrez aurre Aretxabaleta Abesbatzak. Domekan hasi besterik ez du egingo.

Meza nagusia abestuko dute lehenengo, eta bazkaria egingo dute gero Taberna Berri jatetxean. 100 bat lagun elkartuko dira: kide, kide ohi, bazkide eta laguntzaileak tartean. Hala ere, bertan ibilitako baten batek gonbidapenik jaso ez badu jar dadila abesbatzako kideren batekin harremanetan. Ospakizunekin jarraituta aurtengo San Migel jaietan kontzertu berezia egin gura dute: Pablo Sorozabalen Katiuska zarzuela, hain zuzen. Bestalde, Kilometroak 2005 jaian ere abestuko dute, eta azaro inguruan organo kontzertu bi emango dituzte.

Horrez gain, gure herriko musika arloa aztertzen eta jasotzen duen liburuxka egin gura dute. Hortaz, norbaitek dokumentazio edo argazkiren bat badu eman diezaiola Angel Barandiarani.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak