Zapatura bitartean Euskararen Astea egingo du Loramendi EEk

Mirari Altube Arrese 2005ko mai. 17a, 18:12
Gaur, maiatzak 17, hasi eta zapatura bitartean Euskararen Astea antolatu du Loramendi Euskara Elkarteak. Niaz, zuaz, euskeraz! leloarekin dator, gainera.

Ez da berria Loramendi EEk antolatzen duen Euskararen Eguna gurean, baina aurten aste osoa eskainiko diote. Niaz, zuaz, euskeraz! leloarekin dator astea, eta aparteko egitaraua antolatu dute.

Hona egitaraua:

  • Maiatzak 17, martitzena, euskalkiaren gaineko berbaldia Badihardugu taldearekin eskutik.
  • Maiatzak 18, eguaztena, euskararen kalitatearen gainean berbaldia Andoni Egaña bertsolaria eta Joxerra Gartziaren eskutik.
  • Maiatzak 19, eguena, antzerkia. Bikoteatroak Euskara senzilloaren manifestua antzezlana eskainiko du.
  • Maiatzak 20, egubakoitza, mahaingurua euskararen etorkizunaren gainean: Udaleko ordezkaria, Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea, Emun kooperatibako kidea eta Goiena Komunikazio Zerbitzuetako ordezkaria izango dira. Moderatzaile lanetan Gorka Etxabe kazetaria.

Ekitaldi guztiak udaletxe zaharrean izango dira, 19:00etan, eta egueneko antzerkia leku berean baina 21:00etan.

Asteari bukaera emateko, zapatuan, Euskararen Eguna ospatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak