Domekan Otala Zelai eguna

Mirari Altube Arrese 2005ko mai. 13a, 14:00
Domekan, maiatzak 15, egingo dute Otala Zelai eguna. Urteroko hitzordua da, eta eguraldia lagun izanez gero erromeri giro bikaina sortuko da Aozaratza auzoko zelaian.

Udaleko Kultura Sailak eta Kirol Zerbitzuek gertu daukate egitaraua domekarako.

Herri krosa

Otala Zelaiko 28. herri krosak emango dio hasiera jaiari. Zelaian bertan hasi eta bukatuko dituzte lasterketak: gaztetxoak 10:00etatik aurrera adinaren arabera banatuta, eta juniorrek, seniorrek eta beteranoek 11:00etan. Dortsalak 09:30etik 10:30era bitartean banatuko dituzte Otala Zelain, eta sari banaketa 12:00etan egingo dute.

Paella Txapelketa

Eguerditik aurrera umeen txanda etorriko da. Animaliekin jokoak izango dituzte urtero moduan, Leizarra Musika Eskolako trikitilariek girotuta.

Azken urteotako ohiturari jarraituta paella txapelketa antolatu du Udalak. Antolatzaileek arroza, olioa, tipula, gatza, kolorantea eta berakatza jarriko dituzte, eta gainerako osagaiak parte-hartzaileek ekarri beharko dituzte. 14:00ak inguruan izango da herri bazkaria; aulkiak eta mahaiak jarriko ditu Udalak eta bazkaria norberak eraman behar du. Arratsalde partean jokoak egongo dira umeendako eta dantzan egiteko aukera gura duen guztiendako.

Eguraldi txarra eginez gero Iturrigorri frontoira eroango dute erromeria antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak