Pilates Metodoa
Gorputza eta adimena konbinatzen duen modako entrenamenduan oinarritzen da Pilates Metodoa. Metodo honek izan duen arrakasta ikusita, ordutegi berri bat antolatu du Zainduz Zentroak.
Hasiera data: Maiatzak 3
Noiz: Astearte eta Ostegunetan, 19:30ean
Interesatuak dei dezatela 943 71 27 92 telefonora.
Pulsometroaren erabilera Spinning saioetan
Spinning ekintza fisikoak, ciclo indoor ere deitua, sistema kardiobaskularrean duen eragin zuzena kontutan izanik eta hau kontrolatzeko pulsometroak duen garrantzia nabarmendu nahian, Zainduzek ekintza honetarako oinarrizkoa ikusten duen elementuari buruzko erabilpenerako ikastaroa antolatu du.
Noiz: Astearte eta osteguna 17:00etan
Egunak: Apirilak 26 - 28 eta Maiatzak 3
Irakaslea: Jose Luis Alonso.
Prezioa: 25 euro