Hitzaldiak, antzerkia eta euskararen astea dakartza Loramendi Euskara Elkarteak

Aretxagazeta 2005ko api. 7a, 17:33
Loramendi Euskara Elkarteak gaur, apirilak 7, hasiko ditu udaberrirako gertatutako ekitaldiak. Hitzaldiak izango dira nagusi, baina tartean antzerkia izango da Bihotz Bakartien Klubaren eskutik, eta Euskararen Astea maiatzean.

Hasi du Loramendi EEk udaberrirako antolatutako egitaraua. Hemendik eta uztailera bitartean hitzaldia dela, antzerkia dela, astero izango dugu ikusteko zer edo zer. Hona egitaraua:

  • Txiapasen gaineko emanaldia Gorka Quebedoren eskutik; apirilaren 7an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Bihotz Bakartien Klubaren eskutik Arrakalak antzezlana; apirilaren 15ean, 21:30ean, udaletxe zaharrean.
  • Eskualdeko kondairak kontatuko ditu Imanol Biain oñatiarrak; apirilaren 21ean, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Hartzaren gaineko berbaldia Migel Mari Elosegiren eskutik; maiatzaren 5ean, 19:00etan.
  • Griot bidaia liburua aurkeztuko du Jon Arretxek; maiatzaren 12an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Euskararen Astea egingo dute maiatzaren 16tik 20ra bitartean, eta maiatzaren 21ean, zapatua, Euskararen Eguna ospatuko dute.
  • Eguzkiak dakartzan arriskuak izango dituzte berbagai Mari Karmen eta Xeli Etxeandia ahizpek; maiatzaren 26an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Euskal sukaldaritzaren antropologia liburua aurkeztuko du Edorta Agirre sukaldariak; ekainaren 2an, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Ludotekako ikasturte bukaerako jaia; ekainaren 15ean, 17:00etan.

Ikastaroak

Horrez gain hainbat eskulan eta bainika ikastaroak egiten dabiltza, eta datozen asteotan beste hiru egingo dituzte:

  • Autoaren mekanika ikastaroa: Apirilaren 18an, 19an eta 20an emango dituzte eskolak Aretxabaletako institutuan, 18:00etatik 20etara. Oinarrizko ikastaroa izango da. Izena emateko Loramendi EEra deitu, 943 77 09 70.
  • Ardo dastatze ikastaroa ekainean.
  • Lorezaintza ikastaroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak