Txikienek musika eskolan hasi eta eliza pareraino egin dute. Gainerakoek herrian eman dute buelta Herriko Plazara etorri aurretik. Nekatuta baina gustura bukatu dute ibilbidea.
Korrika 22:45 inguruan
Gauean sartuko da gurean Korrika. Atzerapenik gabe dabil antza, hortaz, 22:45 inguruan sartuko da Aretxabaletako lurretan Untzillatik bueltan. Hona lekukoa eramango dutenen zerrenda:
- Untzilla: Kurtzebarri eskola
- San Antonio ermita: Loramendi Dantza Taldea
- Otxoa baserria: Murualde gastronomi elkartea
- Aretxabaleta kartela: Gazte Ekimena
- Basterralde baserria: Udal Euskaltegia
- Egileor baserria: Emakume taldea
- Lausitta kaleko zubia: Ezker abertzalea
- Jauregi okindegia: Murrukixo ME
- Murrukixoren lokala: Aralar alderdia
- Murualde elkartea: Loramendi Euskara Elkartea
- Botika: UDA
- Autobus geltokia: Udala
- Errotabarri: Arizmendi