Saharako lau ume etor daitezen familiak behar dituzte

Mirari Altube Arrese 2005ko mar. 10a, 10:53
Saharako lau ume ekartzeko laguntza ematea erabaki du Udalak. Horretarako familiak behar ditu, eta martxo bukaera arte egongo da izena emateko epea zabalik.

Oporrak bakean programaren bitartez eta Nubi elkartearen laguntzarekin hartu du erabakia Udalak. Udako oporraldia pasatuko dute gurean sahararrek. Orain, baina, ume horiek etxeetan hartuko dituzten familiak behar ditu, eta herritarrei deialdia egiten die anima daitezen. Izena emateko epea martxoan bukatuko da, eta argibide gehiago gura izanez gero Udaleko Ongizate Sailera (943 71 18 62) edo Nubi elkartera (685 72 48 16) egin behar da dei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak