Herritarrek 1.418 euro eman dituzte tsunamiak kaltetutakoei bidaltzeko

Mirari Altube Arrese 2005ko mar. 2a, 15:58
Astelehenean, otsailak 28, jaso zuten udaletxeko harreran dirua batzeko jarritako kutxa. Tsunamiak kaltetutakoei laguntzeko ekarpenak zeuden. 1.418 euro eman dituzte herritarrek, eta horiei Udalak emandako ia 7.900 euro batu behar zaizkie.

Tsunamiak kaltetutakoei laguntza bidaltzea erabaki zuen Udalak orain dela hilabete eta erdi. Nazioarteko herriei eta proiektuei laguntzeko duen diru partidatik %15 eman zuen Udalak berak, hau da, 7.889,69 euro; eta herritarrak ahal zutena ematera animatu zituen. Urtarrileko azken astean jarri zuen kutxa udaletxeko harreran, eta otsail osoan egon da bertan. Herritar ugari hurreratu da dirua ematera, eta guztira 1.418,69 euro batu dituzte, tartean 50 dolarreko billetea. Horrela, bada, 9.300 euro bidaliko dituzte Asia aldera Caritasko Nazioarteko Lankidetzaren bitartez. Bide batez, Udalak eskerrak eman gura dizkie dirua ematera hurreratu diren guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak