Hilabete gehiago tranbiari alegazioak aurkezteko

Maria Agirre 2005ko ots. 15a, 18:25
Hilabetez luzatu dute, tranbiari alegazioak aurkezteko aukera. Gaur, martitzena, bukatzen zen horretarako epea, baina gutxienez, hilabetez luzatu dute. Durana eta Mitarte kaleetan bizi diren bizilagun batzuk gutunak banatu dituzte, herritarrei alegazioak bidaltzeko eskatuz. Jaurlaritzara bidali behar dira alegazioak.

Durana eta Mitarte kaleetatik pasako da tranbia. Hori dela eta, kale horietan bizi diren aretxabaletar batzuk ez dute ibilbide hori aproposa denik ikusten. Tranbia Errekabarrenetik pasatzea egokiagoa dela uste dute. Hori dela eta, Jaurlaritzari ibilbide aldaketa egitea eskatu nahi diote. Durana eta Mitarte kaleetako bizilagunei gutunak banatu dizkiete, ibilbide aldaketa eskatuz Jaurlaritzara gutunak bidaltzeko eskatuz. Diotenez, tranbiak herriko alde zaharrean kalteak eragingo ditu, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak