Jaietan egindako apurketak ordaintzeko 1.404 euro beharko ditu Udalak

Mirari Altube Arrese 2005ko ots. 10a, 13:21
Udalak Santa Ageda eta Aratuste jaietan egindako apurketen berri eman du. Gehienak etxafuegoekin izan ziren, eta konponketa lanak egiteko 1.404 euro ordaindu beharko ditu.

Jaiak bukatu eta gero balorazioak egiteko ordua iritsi da. Hirigintza sailak Santa Ageda eta Aratuste jaietan egindako apurketen berri jaso du:

  • 5 zakarrontzi, 360 euro
  • Durana kaleko eserlekuetako egurrak, 72 euro
  • Mitarte kaleko edukiontzietako zutoinak, 72 euro
  • Durana kale osteko zuhaitzak (7 ligustrum), 500 euro
  • Iralabarri plazako 2 ezki, 200 euro
  • Zuhaitzen sustraietan kalteak, 200 euro

Guztira, 1.404 euro

Aipatutako zuhaitzok aurreko astean landatu zituzten Makaiko langileek, eta Durana kale osteko ligustrumak dagoeneko hirugarren aldiz apurtu dituzte.

Horiez gain, Lezama merkatal guneko kristal bat hautsi zuten, igogailu baten etxafuegoa sartu eta hondatu eta Andramari auzuneko ur hodietan kalteak eragin zituzten.

Datuak jaso baditu ere Udalak oraindik ez du apurketen baloraziorik egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak