Ikastetxeetako umeak protagonista

Mirari Altube Arrese 2005ko ots. 8a, 11:10
Aratusteak ez ditugu bukatu oraindik. Gaur, otsailak 8, Aratuste-martitzena, ikastetxeetako umeak ibiliko dira kalean. 10:00etan Pausoka Haur Eskolako umeak etorriko dira Herriko plazara, 10:30ean Basabeazpi eta Almen guneetakoak, eta 15:30ean Kurtzebarri eskolakoak.

Gaur gauean esango diegu agur Aratusteei Txinoa erreta. Hala ere, ekintza ugari ditugu oraindik mozorroa jantzi eta ondo pasatzeko. Goizean Pausoka Haur Eskolako eta Arizmendi ikastolako Basabeazpi eta Almen guneetako neska-mutikoek egingo dute kalejira. Arratsaldean Kurtzebarri eskolakoek. Arratsaldeko kalejira bukatu ostean hainbat ekintza egongo dira:

  • 15:30ean, Incansables txaranga etorriko da Herriko plazara.
  • 17:30ean, buruhandiak aterako dira.
  • 18:00etan, Euskal Diskofesta Herriko plazan.
  • 22:30ean, Txinoaren hileta Santa Ageda mutilen eskutik. Hileta komitiba Mitarte kaletik plazaraino lutoz jantzita eta kandelak eskuan hartuta joango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak