Ipuin erotiko bateko protagonista hainbat aretxabaletar

Maria Agirre 2005ko urt. 28a, 14:06
Xixtor, Etxebe, Xanpru, Txotxe eta M, K eta Z inizialdun neska batzuk dira Diego Martiartuk idatzitako ipuin erotiko baten protagonistak. Ipuina, atzo kaleratu zen Gara egunkarian eta Gimnasioan (II) du izenburua. Aretxabaletako Hirusta tabernan eta Zainduz gimnasioan kokatzen da ipuin erotikoa. Niretzat ezustekoa izan da: bukaeran, zer eta ni neu ere protagonista!

"Han goitik Aretxagazetako Mariak argazkiak ateratzen dihardu", esaldi horrekin bukatzen da Diego Martiartuk atzo Garan kaleratutako ipuin erotikoa. Bero-beroa izateaz gain, barre eragiteko ipuin aproposa da. Aritu gara webgunean ipuina jartzekotan, baina Gara egunkariaren edizio digitalean ez da agertzen. Pena! Hala ere, liburutegiko hemerotekan izango da eskura. Nire partetik, Diegori esan, karreteak errebelatzera bidali ditudala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak