Izotza urtzeko gatza falta

Mirari Altube Arrese 2005ko urt. 27a, 15:45
Atzo elurra izan zen arazo eta gaur izotza da. Udaleko langileek kaleak garbitzeko agindua zeukaten, baina gatza falta. Goizak aurrera egin ahala heldu da gatza.

Gatz barik geratu ziren Udaleko langileak atzo, eta espaloietan zegoen izoztutako elurra ezin kendu ibili dira goizean. Orduek aurrera egin ahala ailegatu da gatza herrira, eta hainbat atartetan zakuak utzi dituzte garbiketa lanak egiteko.

Auzoetatik jaitsi diren autoek kontu handiarekin ibili behar izan dute. Urkuluk, bestalde, patinatzeko pista dirudiela esan dute bertatik jaitsi direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak