Larrialdi egoerako plana abian da

Mirari Altube Arrese 2005ko urt. 25a, 15:43
Gaur jarri du abian udalak elurteari aurre egiteko larrialdi egoerako plana. Auzoetara doazen bideak zainduko dituzte: Hirigintza sailetik koordinatutako langileek egunez, eta gauez beharrezkoa baldin bada udaltzainek. Momentuz izotzak eragin ditu kalte handienak.

Heldu zaigu elurra, eta horrek buruhauste bat baino gehiago sortu digu. Udalak dagoeneko jarri du abian larrialdi egoerako plana, eta elurra kentzeko pala gertu dauka behar denean erabiltzeko. Izotzari aurre egiteko modurik, ostera, ez du; hortaz, kontuz ibiltzeko eskatu dute. Auzoetara doazen bideak zainduko dituzte, auzorik garaienak batez ere: Galartza, Etxezuri baserri ingurua, eta Larrino. Ikusi egin behar zer gertatzen den datozen orduetan, baina elurrak arazoak sortu behar dituela ikusiz gero udaltzainak ibiliko dira gauean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak