Erreferendumean botoa emateko eskubidea dutenen datuak ikusgai daude

Mirari Altube Arrese 2005ko urt. 21a, 12:48
Europako Konstituzioaren gainean egingo duten galdeketan parte har dezaketenen datuak ikusgai daude gaurtik aurrera udaletxean.

Datorren otsailaren 20an Europako Konstituzioaren gaineko galdeketa egingo dute. Egun horretan botoa eman dezaketenen datuak ikusgai egongo dira udaletxean, gaur hasi eta hurrengo egubakoitza, urtarrilak 28, bitartean. Oraingoan, ostera, norberak ikusteko zerrendarik ez da egongo, idazkariarengana joan beharko du interesatuak eta hark ordenagailuko zerrendan begiratuko du. Herritar guztiek dute begiratzera joateko eskubidea, baina batez ere azken hilabeteotan erroldatu direnek jakin gura izango dute non eman behar duten botoa; Iralabarri kaleko bizilagunek, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak