Elbira Zipitriaren biografia aurkeztuko du Resu Abasolo irakasleak

Leire Kortabarria 2005ko urt. 12a, 17:03
Resu Abasolo irakasle aretxabaletarrak Ilunetik argira: Elbira Zipitria liburua aurkeztuko du bihar, urtarrilak 13, eguena, udaletxe zaharrean, 19:00etan, Juana Lopez de Munain beste egilearekin batera.

Resu Abasolok eta Juana Lopez de Munainek bihar, eguena, aurkeztuko dute jendaurrean Ilunetik argira: Elbira Zipitria euren liburua, Elbira Zipitria irakasle zenaren biografia mardula. Durangoko Azokarako atera zuten liburua, baina orain arte ez zuten Debagoienean aurkeztu. Ekitaldia Loramendi euskara elkarteak antolatu du.

Liburu horretan, bi egileek Elbira Zipitria euskarazko irakaskuntzaren aitzindariaren bizitza eta ekarpenaren kontakizuna jaso dute: biografia, bera ezagutu zutenen hitzak, genealogia… Egileen esanetan, liburu honen bidez, Elbira Zipitriaren bizitza eta lana azalera ekarri nahi izan ditugu. Izan ere, Elbira Zipitriak hasi zuen euskarazko irakaskuntza, eta arrazoi horregatik klandestinitatean bizi izan zen. Hik Hasik argitaratu du liburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak