Atzo umeek kantatu zuten, gaur notarioak

Aretxagazeta 2004ko abe. 22a, 10:17
Gaur, 185 etxebizitza sozialen zozketa egingo da 11:00etan, kirol etxean. Notarioa, kutxatik ateratako izenen eta zenbakien berri ematen joango da. Atzo, berriz, Leizarra musika eskolaren Gabonetako kontzertua izan zen, eta gaztetxoek kantatu egin zuten parrokian.

Gaur 293 lagunek Eguberritako oparia aurrez jasotzeko aukera izango dute. Horietako batzuk, baina, 185 zehazki, aterako dira pozik gaur kirol etxetik.

Notario bat etorriko da zozketa egiteko. 293 lagunen izenak kutxa batean sartu, eta guztiak aterako ditu. Atera ahala, zerrenda osatuz joango da notarioa. Era horretako 185 etxebizitza emango badira ere, izen guztiak aterako dira, aurrerago ordezkoen beharra egon daiteke eta.

Zerrenda osatuta, 185 lagun etxebizitza aukeratzen joango dira. Zerrendan lehenengo daudenek aukera handiagoa izango dute nahi duten etxea aukeratzeko. Bruesa eraikuntza enpresak adierazitakoaren arabera, zozketa egin eta gehienez lau hilabetera aurkeztuko dituzte planoak, eta orduan egingo da etxeen aukeraketa. Lehenengo, bigarren eta hirugarren solairuetako etxeak izango dira aukeran, gehienak hiru gelakoak, baina bikoak ere izango dira. Laugarren solairuko etxebizitzak, berriz, merkatuko salneurrian salduko ditu Bruesak. Geroago berriz, Etxebidek babes ofizialeko etxeak zozketatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak