Erantzun ona eman zioten aretxabaletarrek I. Gazte Ekimenaren Jaialdiari

Marijo Deogracias 2004ko abe. 20a, 10:05
Egubakoitz eta zapatuan truke azoka egin zuten udaletxe zaharrean, eta zapatuan, bazkalostean, kontzertua izan zuten.

Aretxabaletako Gazte Ekimenak jai eguna izan zuen zapatuan. “Gabonetako kontsumismoari alternatiba moduan, truke azoka antolatu dugu”, adierazi zigun Gazte Ekimenak.

Horixe izan zen jai eguneko lehenengo ekitaldia. Udaletxe zaharreko atarian, egubakoitz eta zapatuan egin zuten azoka hori: “Batik bat, jantziak ekarri ditu jendeak, baina jokoak eta musika CDak ere egon dira. Snow egiteko taula ere ekarri du batek, baina pareko trukea egiteko ez da ezer egon. Osterantzean, ondo atera dela uste dugu, jendeak egin duelako truke bat edo beste”, azaldu ziguten gazteek.

Berrogeita hamar lagun

Zapatu eguerdian, bazkaltzeko hitzordua zuten, udaletxe zaharreko atarian. Berrogeita hamar lagun inguruk eman zuen izena “entsalada, solomoa tomate saltsan eta postrea jateko eta, gero, tragoa. Dena guk egin dugu, hamabost bat lagun aritu gara-eta prestatze lanetan”. 14:30 aldera elkartu ziren guztiak udaletxe zaharreko atarian; ordurako, mahaiak jantzita zeuden, eta entsalada ontzea baino ez zen geratzen. Giro onean aritu ziren guztiak ere, eta “bazkalostean, animatuz gero, bertsotan-edo egingo dugu”, esan ziguten ausartenek. Arratsaldean kontzertua egin zuten Arrasateko Ardi Galduak eta Gasteizko Mossin Nagant taldeek.

Hurrengo, abenduaren 29an euskal selekzioa ikustera joateko irteeraz jarduteko asmotan dira, “ia autobusa jartzen dugun”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak