Abenduaren 22an egingo dute etxebizitza sozialen zozketa

Aretxagazeta 2004ko abe. 10a, 10:09
Abenduaren 22an, 11:00etan, egingo da, Udalak finkatutako salneurrian salduko diren etxebizitzen zozketa. Kirol etxean egingo da zozketa, notarioa bertan dela, eta 185 etxebizitza zozketan emango badira ere onartuak izan diren 293 lagunen izenak aterako dituzte.

Horren ondoren, aukeratuak atera direnen arabera, etxebizitza aukeratzeko aukera izango dute. Hori hala ere, aurrerago izango da, eraikuntza enpresak planoak aurkezten dituenean. Zozke egin eta gehienez lau hilabetera izango da hori. Etxebizitza gehienak hiru gelakoak izango dira, baina gutxi batzuk bikoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak