Hiru aretxabaletar taula gainera igoko dira datorren egubakoitzean

Aretxagazeta 2004ko aza. 16a, 16:37
Datorren egubakoitzean, hilak 19, estreinatuko dute Singing euripean antzezlana, herritarrek egin eta antzeztuko dutena. Herrian estreinatu ondoren, beste herri batzuetan antzeztu asmo dute. Egubakoitzean emanaldi bi izango dira: 19:30ean eta 22:00etan, Udaletxe Zaharrean.

Singing euripean, herritarrek egindako antzezlana da, eta gainera, herriko hiru aktorek antzeztuko dute: Kattalin Antxia, Igone Zaloña eta Beñat Zamalloak. Zuzendari lanetan, berriz, Iurgi Etxebarria ibili da. Trikimailu izena jarri diote taldeari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak