185 etxebizitzetarako, 459 lagunek egin du izen ematea

Aretxagazeta 2004ko urr. 14a, 12:13
Eguzkienean, Udalak finkatutako prezioan, etxebizitzaren bat eskuratu nahi dutenek, gaur dute izena emateko azken aukera. Gaur arte, 459 lagunek egin du izen ematea, baina horietako batzuk ez dituzte finkatutako baldintzak beteko. Era horretako 185 etxebizitza egingo dira. Bestalde, atzo, Eguzkienerako plan partziala onartu zuen Udalak osoko bilkuran. Lausitako bizilagun batzuk osoko bilkuran izan ziren, informazio eza salatu eta argibideak eskatzeko.

Brues enpresak gaur itxiko du izenemate epea: 185 etxebizitzetarako, 459 lagun apuntatu dira. Hala ere, enpresakoek esan digute, horietako batzuk ez dituztela baldintzak beteko. Esaterako, Arrasaten erroldatuta dauden batzuk egin dute izenematea, eta derrigorrezkoa zen Aretxabaletan erroldatuta egotea. Orain, 459 lagunek aurkeztutako dokumentuak aztertu, eta baldintzak betetzen dituztenekin zerrenda bat egingo dute, eta zerrenda hori ondoren Udaletxean egongo da ikusgai. Atzo, eguaztena, bestalde, osoko bilkuran eguzkineko plan partziala onartu zuen, gune hori urbanizatzen hasteko lehenengo urratsa. Horren ostean etorriko dira, urbanizazio eta konpentsazio proiektuak. Atzoko osoko bilkuran izan ziren Lausitan bizi diren herritar batzuk, informaziorik ez dutela, eta alegazioak aurkezteko denbora gutxi dutela salatuz. Arduratuta agertu ziren bizilagun horiek, baina Udaleko ordezkariek esan zieten, Lausitako etxeko batzuk ordenaziotik kanpo daudela, eta gai hori, gainera, ez dela berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak