"Amnistia eta askatasuna" bazkaria jai egitarautik kanpo

Maria Agirre 2004ko ira. 21a, 12:22
Gobernu Batzordeak erabaki du, "Amnistia eta askatasuna" leloa duen herri bazkaria San Migeletako jai egitarautik kanpo uztea. Dirulaguntza baina, izango dute. 600 euroko dirulaguntza jasoko dute Udaletik. "Amnistia eta askatasuna" leloa adostasun barik erabaki delako hartu du erabakia Udalak.

Gobernu batzordearen ustez, San Migeletako herri bazkariak zabalagoa izan behar du, herritar gehiagok esku hartzeko aukera izan dezaten. Herri bazkaria izatea garrantzitsua dela eta, hurrengo urtean gaia guztien artean adostea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak