Bukatu da saiaren abentura

Maria Agirre 2004ko ira. 16a, 11:28
Astean herrian izan dugun saia paraje zabal batera eraman dute basozainek, bere kontutik hegan noiz hasiko den zain. Atzo, eguaztena, Kalebarren inguruan arbola bat jo, eta erreka ertzera jausi zen. Arratsaldeko azken orduan erreskatatu zuten basozainek, eta ez zuen zauri larririk.

Astean hainbat etxetako teilatutan izan da, beti ere Aretxabaleta inguruan. Atzo goizean ez zen txoriaren pistarik, baina arratsaldeko zortziak aldera basozainek dei bat jaso zuten sai bat erreka ertzean zegoela esanez. Itxura denez, arbola bat jo eta erreka ertzera jausi zen. Hala ere, Fermin Lezeta basozainak esan digu, ez zirudiela saiak zauri larririk zuenik. Uste dute, Orkatzategi ingurutik etorritakoa izango zela. Sai gaztea dela eta, gorako haize beroak aprobetxatzen jakin ez, eta galdu egingo zen. Orain zain daude, bere kontura hegan hasiko ote den. Horretarako, Urkulu inguruko paraje zabal batera eraman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak