Basabeazpik ireki ditu ateak

Deiane Arrieta 2004ko ira. 9a, 14:44
Arizmendik gune berria jarri du martxan Beroa lantegia zegoen tokian. Basabeazpi du izena eta 2 eta 5 urte arteko 80 haur daude. Gaur hasi dute ikasturte berria.

Astelehenean ireki zituen ateak Basabeazpik, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzeko; gaur berriz, ikasturte berria hasi dute .

Beroa lantegia zegoen tokian dago Arizmendiko gunea. 80 haur inguru daude bost gelatan banatuta. Eta bost irakasle eta hiru laguntzaile ariko dira neska-mutilak hezten.

Hamaika baliabide ditu ikastetxe berriak. Besteak beste psikomotrozitate gela, Ikerketa eta Dokumentazio zentrua eta plastika gela ditu. Barruan jolas egiteko jolaseku handia ere badute. Ikasgelek ere badute berezitasunik; alde batetik, kristalezko ormak dituzte gelen arteko harremana zuzenagoa izateko; bestetik, ikasgela bakoitzak Aretxabaletako auzoen izena dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak