Kirol-etxeak gertu dauka 2004-2005 ikasturterako eskaintza

Goiatz Arana Begiristain 2004ko ira. 2a, 18:59
Spinning-a eta banakako entrenamendua dira berrikuntzak. Jarduera guztiak hilaren 13an jarriko dira abian, eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Mantentze gimnasia, hirugarren adinekoei zuzendurikoa edo ezgaitu psikikoentzat egokiturikoa, aerobic, karate, aquagym eta igeriketa. Jarduera horiek guztiak jasotzen ditu Aretxabaletako kirol-etxeko eskaintza berriak, eta horiekin batera izango da berrikuntzarik: spinning eta banakako entrenamendua.

Txirrindu gainean gimnasia egitean datza spinningak, eta jarduera hori eskaini ahal izateko, bizikleta mordoa ekarri dute kirol-etxera. Banakako entrenamenduei dagokienez, iaz eman zituzten lehen urratsak, eta aurten jarduera hori bultzatzea da asmoa: lehen elkarrizketa kirol-etxean egin ahal izango da, azterketa medikuak egitera Arrasatera joan beharko du interesatuak, eta hortik aurrerakoak –planifikazioa, saioen prestaketa eta jarraipena- Aretxabaletan bertan egiteko aukera izango da.

Izena emateko epea zabalik

Hilaren 13an jarriko da abian kirol jarduera oro. Izena emateko epea zabalik dago, eta informazio gehiago jaso nahi duenak ere badu horretarako aukera: kirol etxera joanda edo 943 71 26 28 telefonora deituta eskura daitezke xehetasun guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak