Giro polita sortu zuten herritarrek Andramaixetan

Mirari Altube Arrese 2004ko abu. 30a, 14:52
Egun beroak tokatu zitzaizkien Andramaixetara etorri ziren herritarrei, eta jai giroa ere egunetik egunera joan zen berotzen. Egunez egindako ekintzetan jende askok hartu zuen parte, eta gaueko ekitaldi batzuetara ere herritarrak gogoz hurreratu ziren.

Egunez haurrak izan ziren jaietako protagonista, eta ez zuten aspertzeko astirik izan: jolas parkea, buruhandiak, Katxi batxe de cuccina eta Munduko arrautzarik handiena antzezlanak… Kirola gustuko duenak ere hainbat kirol ekitaldi izan zituen: txirrindulari lasterketa dotorea, pilota partiduak –bai herriko gazteenak bai profesionalenak– eta bolo txapelketak.

Gauez egindako ekitaldi batzuek herritar asko batu zituzten: suzko erruberek, Iturrian zer dago? ikuskizunak eta Djambutu Thoissane taldearen kontzertuak. Gazteen nahiak asetzeko, ostera, egitarau alternatiboa antolatu zuten Gazte Ekimenak, Aretxak, Segik, Askatasunak eta Batasunak, eta txosna gunean izan zuten topalekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak