Antolatzaileak pozik EPEH astearekin

Mirari Altube Arrese 2004ko uzt. 19a, 19:41
Azken urteotan legez, euskal presoak Euskal Herrira astea egin du Aretxabaletako plataformak. Joan zen aste guztian egon ziren ekitaldiak, eta egunik nagusiena zapatua izan zen. Ekitaldi batzuetan gehiagok eta beste batzuetan gutxiagok hartu dute parte, baina antolatzaileak pozik daude emaitzarekin.

Euskal presoek bizi duten egoera jasangaitza salatzea eta aretxabaletarrak sentsibilizatzea du helburu EPEH Aretxabaletako plataformak. Hori horrela, hainbat eratako ekitaldiak antolatu zituen joan zen astean, eta gustura daude izandako erantzunarekin. Egubakoitzean, esaterako, Arrasateko Never Surrender taldeak kontzertua eman zuen eta gazte ugari hurreratu zen Ezkutu tabernara. Zapatuan, hilak 17, 40 bat lagun joan ziren Kurtzebarrira EPEH izara jartzera, eta ostean, 60 lagun inguru batu ziren bazkaltzeko.

Bost urteko ibilbidea

Aretxabaletako plataforma 1999ko apiril inguruan sortu zuten. Helburua zuen euskal presoen egoeraren berri emanez herritarrak sentsibilizatzea eta atxikimendua lortzea. Presoen egoera salatu eta lehenbailehen aldatzeko egin gura zuten lan. Herriko 33 taldek eman zioten babesa orduan, baita talde politikoek ere. Bost urte hauetan gorabeherak izan ditu plataformak, baina inoiz ez da isildu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak