Zine emanaldia atzeratuta

Mirari Altube Arrese 2004ko uzt. 16a, 13:15
Martitzenean, uztailak 13, hasi behar zen Kultura Saila filmak ematen Herriko plazan. Ezin izan zuten, ordea, arazoak izan dituztelako pantaila kokatzeko. Hurrengo egubakoitzean, uztailak 23, hasiko dira, eta egubakoitzetan bakarrik emango dituzte.

Udaleko Kultura Sailak uztailaren 13an hasi gura zuen filmak ematen herritarrendako. Pantaila plazako eraikinean kokatzeko, baina, Eusko Jaurlaritzako baimena behar zuen, eta atzeratu egin da hau. Hori horrela, uztailaren 23an hasiko dira, egubakoitza, 22:30ean, eta egubakoitzetan bakarrik emango dituzte. Lehenengo filma Buscando a Nemo izango da. Abuzturako egitaraua oraindik zehazteko daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak