Udal etxebizitza politikaren gaineko hitzaldia

I.A. 2004ko uzt. 7a, 14:44
Fernando Hevia Aralarkideak eta Laudioko udal arkitektoak emango du hitzaldia. Joxanjel Antxia Aralarreko zinegotziak ere hartuko du parte.

uztailak 8, arratsaldeko 19:30ean izango da hitzaldia. Udaletxeko ganbaran izango da.

Hizlariak

  • Fernando Heviak etxebizitza politika nola bideratu daitekeen esango du hitzaldian. Hizpide izango dira Babes Ofizialekok etxebizitzak, tasatuak, libreak... Edozein galderari erantzuteko prest egongo ei da Fernando Hevia.
  • Joxanjel Antxia Aralarreko zinegotziak ere hartuko du parte eta 2b zonaldeko (errekaren beste aldeko) hitzarmeneko datu batzuk komentatuko ditu. Datorren astelehenean, uztailak 12, 2b zonaldeko hitzarmena onartu gura du udalbatzak plenoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak