Debarroko Pilota Txapelketako finala jokatuko dute bihar Errasti anaiek

Mirari Altube Arrese 2004ko eka. 25a, 13:22
Aurten, iaz bezala, Debarroko Pilota Txapelketako finalean izango dira Errasti anaiak. Bergarako Muguruza eta Gutierrez izango dituzte aurrez aurre. Eskoriatzan jokatuko dute, bihar, ekainak 26, 17:00etan hasita.

Denboraldi polita egin dute Errasti anaiek; hala, Debarroko Pilota Txapelketako finalera iritsi dira. Bihar biribildu beharko dute orain arte egindako txapelketa.

Udaberri txapelketa irabazi zuten apirilean

Urte bikaina egiten dabiltza Unai eta Ibon Errasti anaiak. Apirilean, Udaberri Pilota Txapelketa irabazi zuten, Urretxuko bikote bati gailenduta. Euskal Herri mailako Udaberri Txapelketa jokatzen ere hasi ziren, baina partiduak pilatu egin zitzaizkien eta uztea erabaki zuten. Orain, Debarroko Txapelketako finala dute aurrez aurre. Muguruza eta Gutierrez bergararren aurka jokatu beharko dute, eta ez da partidu samurra izango.

Seigarren finala

Debarroko Txapelketako seigarren finala jokatuko du Aretxabaletako bikoteak bihar Eskoriatzan. Hiru aldiz izan dira txapeldunak, azkena iaz, Zugasti eta Lazkano arrasatearrei irabazita. Aurten, ikusi egin behar. Urtetan aurrera doaz anaia biak —dagoeneko 31 dituzte—, baina sasoi onean daudela erakusten dabiltza, eta oraingoz, datorren denboraldian ere pilotan jokatzen jarraitzeko asmoa daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak